Eskape Natura izeneko abentura da, Basaburuko Orokieta herri politaren barna, oinez egiten den jolasa. Denbora mugatuta ez egon arren,  ordu  bete inguruko jarduera da.

Jokoaren abiapuntua Orokietako Ostatua da, hau izanik jokoaren hasiera eta amaiera lekua.

Familiei bereziki zuzendutako jolasa da, haurrak eta helduak elkarrekin gozatzeko modukoa.Tokiz toki joan beharko duzue logika eta arreta froga batzuk gaindituz, aire librean jolasten den scape room bat izango bailitzan.

Tablet batekin jokatuko duzue, bertan enigma ezberdinak planteatuko dira zeinak zuen asmamenaren laguntzaz eta ingurua bitartekaritzat hartuta frogak gainditzen joango zarete. Gainera, behar izanez gero zuen “game master”ari laguntza eska diezaiokezue.

Egunak: larunbata eta igandea.
Ordutegia: 13:00etan.
Partaide kopurua: 2-6 lagun.

Istorioa

Ongi etorriak basoko geinuen mundu majikora. Gizakion artean, gutxi zarete gure munduarekiko sensibilidadea duzuenok eta eginbehar garrantzisu bat aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu. Gizakiontzako mezu bat dugu eta zuek aurkitu eta zabaldu beharko duzue. Soilik elkarlanean, patxadaz eta gogoz ahaleginduz, aurkituko duzue Basajeinuen Mezua.

Arretaz eta lasai bilatu beharko duzue eta batez ete, bideaz gozatuz!. Basoko jeinuek lagunduko dizuete, ezingo dituzue ikusi baina bai entzun.

Zorte on zuen abenturan.

Prezioak

Helduak: 8 €.
Haurrak: 6 € (4-12 urte bitarte).

Lote eskaintza

1 Lotea
Eguna pasatzeko aproposa.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 32 €.  Haurrak: 15 €.

2 Lotea
Gaua pasatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Sala Enigma + Bazkari edo afaria + Gau 1 gela bikoitzean + Gosaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 66 €.  Haurrak: 45 €.

3 Lotea
Astizko Mendukilo kobazuloa bisitatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Mendukilo kobazulorako bisita +  Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 41 €.  Haurrak: 20 €.

4 Lotea
Eltsoko Eztiaren Museoa bisitatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Eztiaren Museorako bisita + Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 38 €.  Haurrak: 18 €.

Loteak soilik asteburukoak dira, 2 eta 6 laguneko taldeentzat, logela bikoitzetan.

Loteen erreserba egiteko edota  informazio gehiago biltzeko, deitu 681 046 909 telefono zenbakira edo bidali ezazu korreo elektronikoa info@eskapebasaburua.com helbidera. Web orri honetako kontaktu formularioa ere bete dezakezu.

INFO OROKIETAKO OSTATUA
ERRESERBATU ORAIN