Basaburuko lau herrietan barna,egiten den Eskape Natura jolasa da. Beraz, kotxea derrigorrezkoa da.

Jokoaren abiapuntua Orokietako Ostatua da, hau izanik jokoaren hasiera eta amaiera lekua.

Denbora ez dago mugatuta baina 2 eta 4 ordu inguruko iraupena duen jaduera da.

Tokiz toki joan beharko duzue logika eta arreta froga batzuk gaindituz, aire zabalean jolasten den scape room bat izango bailitzan.

Tablet bat utziko zaizue eta bertan pistak izango dituzue frogekin laguntzeko. Gainera, behar izanez gero telefonoz deitzeko aukera izango duzue eta asistentzia emango zaizue aurrera egin ahal izateko.

Egunak: larunbata eta igandea.
Ordutegia: 10:00 eta 12:00etan.
Partaide kopurua: 2-10 lagun.

Bereziki talde eta familiei zuzendutako ekintza.

Istorioa

Basaburuko aintzineko basoetan barna, amalurraren ordezkaritza sekretuaren gordelekua dago. Gure arbasoek sortutako elkarte honen helburua, lurrean bizi garen izaki guztien arteko oreka zaintzea da.

Gure haranetan, sorginak deiturikoen artean, ordezkaritza honetako ohorezko partaide asko izan dira. Beren adorea eta auzolanerako gaitasunarengatik, amankomuneko ongizatearen mesede egindako elkarlanaregatik hain zuzen ere.

Mariona Cap Del bosc Etxegia Catalunyan jaiotako antropologoa dugu. Bere arbasoen arrastoei jarraiki, Basaburura etorri zen. Marionaren arbasoa zen Graxiana, Zugarramurdiko sorginen prozesuan auziperatua izan zen 1610 eta.

Zoritxarrez, bere billaketan, indar izkutuekin obsesionatu zen eta gaixotu egin zen. Eromenaren ondorioa, Mari ( euskal mitoligiko jainkosa gorena) ordezkatu behar zuela sinestera iritsi zen, eta egun batez erratz batean gainean salto egin zuen balkoitik behera. Gaur egun ero etxe batean dago.

Zorionez Mariona, erotu baino lehen, bere arbasoa zen Graxianaren bidea hartu zuen, bera izan baitzen Akelarrearen gidari gorena garai batez. Marionak, erronka eta frogez betetako ibilbide bat diseinatu zuen. Amalurraren ordezkaritza sekretuko kide izan nahi duen edonork gainditu beharrekoak.

¿Erronka gainditzeko prest?

Prezioak

Helduak: 8 €.
Haurrak ( 8-12 urte bitarte): 6 €.

Lote eskaintza

1 Lotea
Eguna pasatzeko aproposa.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 32 €.  Haurrak: 15 €.

2 Lotea
Gaua pasatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Sala Enigma + Bazkari edo afaria + Gau 1 gela bikoitzean + Gosaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 66 €.  Haurrak: 45 €.

3 Lotea
Astizko Mendukilo kobazuloa bisitatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Mendukilo kobazulorako bisita +  Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 41 €.  Haurrak: 20 €.

4 Lotea
Eltsoko Eztiaren Museoa bisitatzeko.
Lotearen barne: Eskape Natura joko 1 + Eztiaren Museorako bisita + Bazkari edo afaria Orokietako Ostatuan.
Prezioa pertsonako: Helduak: 38 €.  Haurrak: 18 €.

Loteak soilik asteburukoak dira, 2 eta 6 laguneko taldeentzat, logela bikoitzetan.

Loteen erreserba egiteko edota  informazio gehiago biltzeko, deitu 681 046 909 telefono zenbakira edo bidali ezazu korreo elektronikoa info@eskapebasaburua.com helbidera. Web orri honetako kontaktu formularioa ere bete dezakezu.

INFO OROKIETAKO OSTATUA
ERRESERBATU ORAIN